39. Euskal Antzerki Topaketak

Kalera eraman dute antzerkia 'Up!' ikuskizunarekin

Maialen Etxaniz 2021ko aza. 1a, 13:37
'Up!' ikuskizuna eskaini du Xabier Larreak plazan. (Argazkia: Azpeitiko Udala)

39. Euskal Antzerki Topaketen egitarauaren barruan, Xabier Larrearen Up! ikuskizunaz gozatzeko aukera izan dute herritarrek plazan. Ez da umorerik falta izan. Arratsaldean irekiko dute Corrado Masacciren txotxongilo erakusketa.

Zirkoa eta umorea ardatz dituen Up! ikuskizunaz gozatzeko aukera izan dute gaur eguerdian plazara bertaratu direnek. Hain zuzen, Azpeitiko 39. Euskal Antzerki Topaketen barruan eskaini du Up! ikuskizuna Xabier Larrea clownak, 13:00etan hasita, eta giro ederra sortu du palzan. Modu horretan, antzokitik kalera eraman dute antzerkia egun batez.

Gaur arratsaldean ez da antzerki emanaldirik izango Soreasun, baina Corrado Masacciren txotxongilo erakusketa irekiko dute Foru Ibilbideko aretoan. Ostegunean itzuliko da teatroa antzokira, Harri, orri, ar antzezlanarekin. 

Argazkia: Azpeitiko Udala