Zamalanetarako bi gune egokitu ditu udalak

Julene Frantzesena 2021ko urr. 29a, 11:33
Zelai Luzeko zamalanetarako gunea.

Perez Arregi plazan eta Zelai Luzen egokitu dituzte karga-deskarga eremuak, eta horietan ezingo da autorik aparkatu laneguetan, 08:00etatik 13:00etara bitartean.

Azpeitiko Udalak zama lanetarako bi gune egokitu ditu herrian. Perez Arregi plazaren aurrean jarri dute bata, eta Zelai Luzen bestea. Bi eremu horietan ezin da autorik aparkatu lanegunetan, 08:00etatik 13:00etara bitartean, karga-deskarga lanak egiteko ez baldin bada.