Udazkenarekin batera iritsi da gaztaina saltzailearen postua Perez Arregira

Maialen Etxaniz 2021ko urr. 21a, 15:35
Gaztaina saltzaileak Perez Arregi plazan jarritako postua. (Mailo Oiarzabal)

Dagoeneko Perez Arregi plazan dago gaztaina saltzailearen postua. Beste urte batez, gaztainazaleak udazkenarekin batera jarri du etxolatxoa Perez Arregin, eta bertan egongo da negua igaro bitartean, ohiko ordutegian. Beraz, datozen hilabeteetan ez da gaztaina erreen usainik faltako plazatxoan. Oraindik eguraldiak epel irauten duten arren, dagoeneko hainbat dira gaztaina erreak erostera animatu direnak.