Axier Lopezek 'Ez naiz kolonialista, baina...' hitzaldia eskaini du Azoka Plazan

Anartz Izagirre 2021ko urr. 20a, 20:30
Hainbat herritar joan da Azoka Plazara hitzaldia entzutera. (Argazkia: Urolakoen Napar Zuzterrak)

Elkanoren mundu biraren inguruan hitz egin du hizlariak. Hurrengo asteazkenean, urriak 27, beste hitzaldi bat izango da Noaingo gudaldiaz, Patxi Zabaletaren eskutik.

Urolakoen Napar Zuzterrak (UNZ) taldeak bi solasaldi antolatu ditu asteotarako, eta horietako bat gaur, asteazkena, izan da Azoka Plazako aretoan. Elkanoren mundu biraren V. mendeurrena oinarri hartuta hitz egin du Axier Lopez Argiako kazetariak. Hain zuzen ere, Ez naiz kolonialista, baina... izenburupean eskaini du saioa, eta hainbat herritar joan da solasaldia entzutera.

Bigarren hitzaldia, urriaren 27an, asteazkena, izango da. Noaingo gudaldiaz lurraldetasunaren ikuspegitik ariko da hizketan Patxi Zabaleta, 19:00etan hasita, Azoka Plazako aretoan.