Uztarriaren zenbait bazkidek ez zegokien ohar bat jaso dute

Uztarria.eus 2021ko urr. 14a, 11:03

Akats baten ondorioz, aurrerantzean aldizkaririk jasoko ez dutela dioen ohar bat jaso dute Uztarriaren zenbait bazkidek. Ohar hori harpideei –bazkidetza kuota ordaintzen ez dutenei– zuzendutakoa da; haiek dira aurrerantzean aldizkaria jasoko ez dutenak, baldin eta bazkide egiteko pausoa ematen ez badute.

Uztarria Komunikazio Taldeak akats bat egin du azken aldizkariak banatzerakoan. Berez, urriko aldizkariarekin batera, ohar bat jaso behar zuten Uztarriaren harpideek; hau da, orain arte aldizkaria jaso bai, baina ordaintzen ez zutenek. Gutun horretan adierazi zaie aurrerantzean ez dutela aldizkaria jasoko, baldin eta bazkide egiten ez badira. Dena den, oker baten ondorioz, zenbait bazkidek ere –kuota ordaintzen dutenek– jaso dute ohar hori. Horrenbestez, Uztarriak argitu nahi du ordaintzen dutenek aurrerantzean ere lehen bezala jasoko dutela aldizkaria etxean, eta beraz, ez dute horretaz arduratu beharrik. Hori bai, harpideek aurrerantzean ere jasotzen jarraitu nahi badute,  hemen dute bazkide egiteko aukera.

Honako hau da zenbait bazkidek jaso duten oharra: