Izapideak 'online' kudeatzeko ikastaroa hasi dute Emakumeen Txokoan

Julene Frantzesena 2021ko urr. 11a, 08:05
Gaurko saioko irudi bat. (Silvia Carrizo)

Munduak gerturatu. Arrakala digitala murriztu ikastaroaren lehen saioa egin zuten atzo, igandea, Emakumeen Txokoan. Malen Etxeak antolatuta, izapideak online kudeatzen ikasiko dute parte hartzaileek; besteak beste, lana bilatzeko Gmaila eta haren tresnak erabiltzen, administrazioarekin komunikatzeko Gmaila erabiltzen, dauden identifikazio ziurtagiriak baliatzen, baita komunikazio segurua lantzen ere. Hurrengo saioak hilaren 24an eta 31n egingo dituzte.