Azpeitian izan dira Europako Resource proiektuan parte hartzen ari diren erakundeetako ordezkariak

Julene Frantzesena 2021ko urr. 7a, 13:43
Atzo bisitan izan ziren kideak eta udaleko ordezkariak Iraurgi Ikastetxean. (Azpeitiko Udala)

Europako Resource proiektuan parte hartzen ari diren erakundeetako ordezkariak Azpeitian izan ziren atzo, asteazkena. Proiektuaren helburua da gazteen artean hezkuntzaren eta ingurumenaren sentsibilizazioari buruzko esperientziak elkartrukatzea, eta Azpeitian garapen jasangarria helburu duten bi proiektu ezagutzeko parada izan zuten. Iraurgi Berritzen garapen agentziaren bidez antolatutako bisita izan zen atzokoa, eta besteak beste, Iraurgi Ikastetxean izan ziren Euronet 50/50 proiektua ezagutzen eta Azoka Plazara nahiz Elikagunera ere joan ziren. Azpeitira etorritako bisitariei harrera egin zieten Nagore Alkorta Azpeitiko alkateak eta Aitor Bereziartua Ingurumen batzordeburuak.