KZguneak hainbat ikastaro eskainiko ditu azaroan Azpeitian

Anartz Izagirre 2021ko urr. 7a, 09:00
Azpeitiko KZguneko irudi bat.

Askotariko gaiekin zerikusia duten ikastaroak izango dira hilabete osoan zehar, eta dagoeneko eman daiteke izena horietan. Tailer horietako asko aurrez aurrekoak izango dira, baina beste hainbat bideokonferentzia bidez ere eskainiko dituzte.

KZguneak dagoeneko jakinarazi du zein ikastaro eskainiko dituen azaroan zehar Azpeitian; horietako asko aurrez aurrekoak izango dira, baina bideokonferentzia bidez ere beste hainbat saio emango dituzte. Gaiei dagokienez, honako gaiekin lotura izango dute ikastaroek: enplegu bilaketa, komunikazioa, oinarrizko formakuntza, irudia eta bideoa, aisia eta entretenimendua, ofimatika, produktibitatea, programazioa eta garapena, sare sozialak, segurtasuna eta e-administrazioa. Honako lotura honetan kontsulta daitezke ikastaro guztien ordutegiak eta xehetasunak.

Ikastaroetan izena eman nahi dutenek, hainbat aukera dituzte horretarako. Alde batetik, KZgunera joanda; une honetan KZgunera aldez aurretik hitzordua eskatuta bakarrik joan daiteke, zentroko telefonora deituta (943-02 36 20). Bestetik, telefonoz deituta –ikastaroan izena telefono bidez emateko KZguneko erabiltzaile izatea derrigorrezkoa da–. Eta, horrez gain, KZgunearen webgunean ere egongo da telematikoki izena emateko aukera. KZgunean edo ikastaroetan izena emateko laguntza behar dutenek ondoko bideotutorialak kontsulta ditzakete, esteken gainean klik eginez:

Azpeitiko KZgunea (Foruen Ibilbidea 18, Enparan Dorretxea, 1. solairua), astelehenetik ostiralera dago irekita, 09:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.