Urolakoen Napar Zuzterrakek bi solasaldi antolatu ditu datozen asteetarako

Julene Frantzesena 2021ko urr. 10a, 10:24
Axier Lopez 'Argia'-ko kazetariak eskainiko du bi solasaldietako bat.

Urriaren 20an Elkanoren mundu bira oinarri hartuta eskainiko du hitzaldia Axier Lopez kazetariak. Hilaren 27an, berriz, Noaingo gudaldia izango du hizpide Patxi Zabaletak. Bi solasaldiak Azoka Plazako aretoan izango dira.

Urolakoen Napar Zuzterrak (UNZ) taldeak bi solasaldi antolatu ditu datozen asteetarako. Lehena urriaren 20an, asteazkena, izango da, eta Elkanoren mundu biraren V. mendeurrena oinarri hartuta hitz egingo du Axier Lopez Argiako kazetariak. Hain zuzen ere Ez naiz kolonialista, baina... izenburupean eskainiko du saioa.

Bigarren hitzaldia, berriz, urriaren 27an, asteazkenez, izango da. Noaingo gudaldiaz lurraldetasunaren ikuspegitik ariko da hizketan Patxi Zabaleta. UNZek antolatutako bi hitzaldiak Azoka Plazaren goiko aretoan izango dira, 19:00etan hasita.