Beste film bat grabatu dute Burdinbidearen Euskal Museoan

Julene Frantzesena 2021ko ira. 27a, 07:53
'Donde los sueƱos se hacen realidad' filmaren grabaketako une bat. (Burdinbidearen Euskal Museoa)

Larunbatean film baten grabaketa gune bilakatu zen beste behin Burdinbidearen Euskal Museoa. Hain zuzen ere, Donde los sueños se hacen realidad filma grabatu zuten bertan. Jose Antonio Carreño da lan horren zuzendaria, eta zapatuan, giro ederra lagun, egin zituzten grabaketak taldeko kideek.

Ez zen museoan egin duten lehen film grabaketa izan herenegungoa; izan ere, hainbat eta hainbat film grabatu izan dituzte bertan.