Zabalik dago Erniarraitzen bertso eskolan izena emateko epea

Maialen Etxaniz 2021ko ira. 20a, 15:42
Erniarraitzen bertso eskoletako saio bateko irudia. (Erniarraitz Bertsozale Elkatea)

Urrian jarriko dituzte martxan bertso eskolak, eta horietan izena eman nahi dutenek erniarraitz@gmail.com helbidera mezu bat bidali beharko dute. Adin guztietako bertsozaleek eman dezakete izena Erniarraitzen bertso eskolan, eta taldeak adinaren eta helburuen arabera antolatuko dituzte. 

Erniarraitz Bertsozale Elkarteak ikasturte honetan ere bertso eskolak eskainiko ditu eskualdeko herrietan. Eskolak urrian hasiko dira, eta dagoeneko zabalik dago horietan izena emateko epea. Erniarraitzeko kideek astean ordubeteko saioak eskainiko dituzte, eta azaldu dutenez, edozein adinetako bertsozaleentzat dituzte ateak zabalik: "Izan ume, gazte zein heldu; inoiz ez da berandu hizkuntzarekin jolas egin eta bertsoarekin gozatzeko". 

Bertso eskolan izena ematen duten pertsonen adinaren eta helburuen arabera antolatuko dituzte taldeak, eta saioen eguna nahiz ordua ere taldekideen arabera jarriko dituzte. Kuotari dagokionez, bertso eskolan izena ematen dutenek hilean 20 euro ordaindu beharko dituzte. Izen-ematea egin edo informazio zehatzagoa nahi dutenek mezu bat bidali beharko dute erniarraitz@gmail.com helbidera.