Nagore Alkortak Azpeitiko egoera azaldu du mugikortasun iraunkorrari buruzko udako ikastaroan

Ihintza Elustondo 2021ko ira. 20a, 12:46
Ikastaroko une bat. (Argazkia: Foru Aldundia)

EHUko udako ikastaroen barruan egin dute saioa, Donostiako Miramar jauregian. Azpeitiko alkatearekin batera, Eneko Goia Donostiako alkatea eta Jose Antonio Santano Irungo alkatea aritu dira solasean.

Mugikortasun iraunkorrari buruzko saioa egiten ari dira gaur, astelehena, Donostiako Miramar jauregian, EHUko udako ikastaroen barruan, eta bertan parte hartu du Nagore Alkorta Azpeitiko alkateak. Gipuzkoako udalerrietako mugikortasun politikak landu dituzte saioan, eta, besteak beste, zera nabarmendu du Alkortak: "Autoentzako pentsatutako udalerria zen Azpeitia, eta espazio publikoa berreskuratu nahi dugu oinezkoen mugikortasunaren eta motorrik gabeko ibilgailuen alde". Azpeitiko alkatearekin batera, ikastaroan parte hartu dute Eneko Goia Donostiako alkateak eta Jose Antonio Santano Irungo alkateak.