Bihartik aurrera ohiko ordutegia izango dute larunbat gaueko autobus zerbitzuek

Maialen Etxaniz 2021ko ira. 17a, 17:31

Joan zen uztailaz geroztik egon dira murriztuta gaueko autobus zerbitzuak. Bihartik aurrera ohiko ordutegia berreskuratuko dute larunbatetan Zestoa-Eibar eta Zumaia-Azkoitia lineetako autobusek. 

EAEko Babes Zibileko Planaren aholku batzordeak, Labik, egindako azken bilkuraren eta iragarritako neurrien ondotik eman dute berria: bihartik, irailak 18tik, aurrera Zestoa-Eibar (UK45G) eta Zumaia-Azkoitia (UK46G) lineetako autobus zerbitzuek ohiko ordutegia izango dute larunbat gauetan. Joan zen uztailean murriztu zituzten zerbitzuak, Eusko Jaurlaritzak orduan ezarritako dekretuaren ondorioz. 

Hona hemen aurrerantzean izango diren zerbitzuen ordutegiak: