Back Office Export arloko lanpostua

Uztarria.eus 2021ko ira. 17a, 10:13

Eskaerak egiteko epea irailaren 30ean itxiko dute, eta interesatuek CVa bidali beharko dute aitor@astikitline.es posta elektronikora, 2021233 erreferentzia zenbakia jarrita.

Astigarraga Kit Line enpresa Back Office Export arloan lan egiteko pertsona baten bila dabil. Lanpostuaren betebeharrak honako hauek izango dira:

  • Eskaerak programa informatikoan sartzea (ERP), eskaeren jarraipena egitea logistika-sailarekin.
  • Telefono bidezko arreta eta bezeroaren eta sail teknikoaren arteko lotura, galdetegiei, galdera teknikoei eta abarri erantzuteko.
  • Eskaintzak egitea eta bezeroei bidaltzea. Merkataritza-sailari edozein administrazio-lanetan laguntzea.
  • Sailean aldaketak edo hobekuntzak egiteko proposamenak eskaintzea.

ADEko prestakuntza, logistika, idazkaritza, nazioarteko merkataritza edo antzeko ikasketak eginda izatea ezinbestekoa izango da, ingelesa eta italiera bezala. Frantsesa jakitea, berriz, baliogarria izango da. "Zura/brikolajea sektorean talde liderra gara, Back Office Export arloan lan egiten esperientzia baduzu eta sektore hori gustatzen bazaizu eta horretan gehiago aritu nahi baduzu, gurerekin bat egiteko aukera paregabea eskaintzen dizugu".

Eskaerak egiteko epea irailaren 30ean itxiko dute, eta interesatuek CVa bidali beharko dute aitor@astikitline.es posta elektronikora, 2021233 erreferentzia zenbakia jarrita.