Altsasun egingo den Gazte Topagune Sozialistaren berri eman dute Gaztetxean

Mailo Oiarzabal 2021ko ira. 12a, 09:31

Gazte Koordinadora Sozialistak eta Ikasle Abertzaleek Gazte Topagune Sozialista antolatu dute urriaren 8tik 12rako egunetarako. Altsasun (Nafarroa) egingo dute topagunea, eta prestatu duten egitarauaren, edukien eta abarren berri emateko aurkezpenak egiten ari dira herriz herri antolatzaileak.

Herenegun arratsean, Azpeitiko Gaztetxean egin zuten Gazte Topagune Sozialistaren aurkezpen ekitaldia. Bertaratu ziren gazteek, informazioa jasotzeaz gain, topagunean parte hartzeko izena emateko aukera ere izan zuten. Eta aurkezpena borobiltzeko, Aitza bikoaren musikaz ere gozatu zuten Gaztetxean elkartutakoek.

(Argazkiak: Azpeitiko Gaztetxea)