Zabalik da berriro Gazte Informazio Bulegoa

Maialen Etxaniz 2021ko ira. 7a, 14:42

Gaurtik aurrera goizez izango da irekita Gazte Informazio Bulegoa. Aurrerantzean ere Sindikatu Zaharreko bulegoan eskainiko dute ohiko zerbitzua. 

Azken asteetan itxira egon ostean, ireki dute berriro Gazte Informazio Bulegoa (GIB). Gaur ekin diote ikasturteari, eta jakinarazi dutenez, aurrerantzean goizez irekiko dute bulegoa. Sindikatu Zaharrean dago GIB, lehen solairuan, eta astegunetan 10:00etatik 13:00etara zabalduko dute, ohiko informazioa eta zerbitzua eskaintzeko.