Kattagorri Arteakoen lanak ikusgai izango dira ostiraletik aurrera Foru Ibilbideko erakusketa aretoan

Maialen Etxaniz 2021ko ira. 1a, 08:48

Kattagorri Artea eskolako ikasleak Abaraxkan margotzen. (Maxixatzen)

Iñigo Borda artistaren eskola da Kattagorri Artea, eta bertako ikasleek egindako askotariko lanak izango dira ikusgai datozen egunetan Foru Ibilbideko erakusketa aretoan. Besteak beste, margoak, marrazkiak, txotxongiloak, buztinezko irudiak...

Iñigo Borda artistak urte hasieran jarri zuen martxan Kattagorri Artea eskola Azkoitian, eta orain eskola horretako ikasleek egindako lanak ikuskai jarriko dituzte Azpeitiko Foru Ibilbideko Udal Erakusketa Aretoan. Ostiralean irekiko dute Kattagorri Arteako ikasleen erakusketa, eta bertan teknika desberdinekin egindako artelanak ikusteko aukera izango da. Besteak beste, margoak, marrazkiak, txotxongiloak, buztinezko irudiak...

Erakusketa irailaren 3tik 15era egongo da zabalik, astelehenetik ostiralera 18:00etatik 20:00etara eta asteburuetan 12:00etatik 14:00etara.