Asteazkenetik aurrera ohiko ordutegia izango du Udal Liburutegiak

Maialen Etxaniz 2021ko abu. 30a, 11:30

Gaur, astelehena, eta bihar udako ordutegia izango du Azpeitiko Udal Liburutegiak, baina asteazkenetik aurrera ohiko ordutegian eskainiko dute zerbitzua, astegunetan nahiz asteburuetan. 

Irailarekin batera iritsiko da ohiko ordutegia Azpeitiko Udal Liburutegira. Gaur, astelehena, eta bihar udako ordutegian jarraituko dute martxan liburutegian –08:30etik 14:00etara–, baina irailaren 1ean, asteazkenean, ohiko ordutegira itzuliko dira. Hain zuzen, astelehenetik ostiralera 09:00etatik 13:00etara eta 15:30etik 20:00etara izango da zabalik, eta larunbatetan 09:00etatik 13:00etara.