Dozena bat lagunek parte hartu dute hondarrezko eskulturak egiten ikasteko tailerrean

Gorka Eizagirre eta Anartz Izagirre 2021ko abu. 29a, 17:28

Hondarrezko eskulturak egiten ikasteko tailerra egin dute gaur Ekoetxean, eta Erlo Telebistak parte-hartzaileekin eta gidariarekin hitz egin du bertan.

Andoni Bastarrika eskultorearen gidaritzapean, hondarrezko eskulturak egin dituzte hainbat herritarrek gaur, igandea, Azpeitiko Ekoetxean. Bi saio izan dira goizean, eta guztira, dozena bat pertsonak askotariko animalien irudiak egin dituzte harea, ura eta eskuak erabilita; esaterako, dortokak, karramarroak eta otarrainxkak ikusi ahal izan dira Ekoetxearen atarian.

Bastarrikak “autodidakta” dela adierazi du, eta umeei beren irudimenari jarraitzen uzten diela eskulturak egiterakoan. Ekintzan parte hartu dutenetariko askok ez zuten ikastaroan parte hartzen zuten lehen aldia, baina gaur estreinatu direnek ere sekulako abilezia erakutsi dute animalien irudiak gauzatzerakoan.