Lagun Onakek gaur eta zapatuan jokatuko ditu denboraldi aurreko azken partidak

Anartz Izagirre 2021ko abu. 25a, 14:45
Lagun Onak-Pasaia lagunarteko partidako irudi bat. (Ihintza Elustondo)

Hirugarren Mailako gizonen taldeak Mutrikuren aurka neurtuko ditu indarrak, gaur, 19:30ean hasita, belar artifizialeko zelaian. Zapatuan, berriz, Vitoriaren aurka jokatuko du, 18:30ean hasita, Garmendipeko zelai nagusian. Bestalde, bazkide txartela jaso ahal izango dute bazkideek egun horretan.

Hil honen hasieran hasi zituen Lagun Onaken gizonen talde nagusiak denboraldi aurreko lagunartekoak, eta partida horietako azkena zapatuan, hilak 28, jokatuko dute 18:30ean hasita, Garmendipeko futbol zelaian; Vitoria taldea izango du aurkari Azpeitiko taldeak. Bestalde, klubak adierazi du bazkide txartela jasotzeko aukera izango dutela egun horretan bazkideek. Gaur, berriz, azkenaurreko partida jokatuko dute Mutrikuren aurka, 19:30ean, belar artifizaleko zelaian.

Guztira, sei lagunarteko partida jokatu dituzte Lagun Onakeko jokalariek abuztuan. Lehena, Pasaiaren aurkakoa izan zen, eta bigarren jardunaldian, Ugaitz Kerejeta hiruko torneoaren lehen edizioa jokatu zuten Lagun Onak, Anaitasuna eta Reala C taldeek. Ondorengo partidak, berriz, Elgoibar eta Aretxabaleta taldeen aurkakoak izan ziren.