Nola eragin du eguraldiak udako uztan?

Julen Imaz 2021ko abu. 18a, 10:15

Udan eguraldi kaskarra izaten ari da gurean. Nola eragin du horrek inguruko baserritarren udako uztan? Galdera horri erantzun nahian Azpeitiko atzoko azokan izan zen Erlo Telebista. Azpeitiko Sakona etxalde ekologikoko Aiora Etxeberriarekin, Urrestillako Txarabarrena baserriko Juliana Artetxerekin eta Azkoitiko Zumeta baserriko Arantxa Zumetarekin hitz egin du.