Loiolako santutegia ezagutzeko aukera izango da bihar

Julene Frantzesena 2021ko abu. 17a, 11:58
Loiolako santutegia.

Loiola, San Inazioren omenez egindako santutegi barrokoa izenburupean eskainiko du bisita Vicente Davilak. Saioa doakoa izango da, baina parte hartzeko, aurrez izena beharko da.

Iraurgi Berritzenen Turismo Sailak uda sasoirako prestatutako beste bisita gidatu bat izango da bihar, asteazkena. Aurreko asteetan bezalaxe, Loiola: San Inazioren omenez egindako santutegi barrokoa izenburupean eskainiko dute bisita, 11:00etan, Loiolako Turismo Bulegoaren aurretik hasita. Besteak beste, santutegiaren historia ezagutzeko aukera izango dute parte hartzaileek.

Vicente Davilak gidatuko duen bisita doakoa izango da, baina beharrezkoa da aurrez izena ematea 943-15 18 78 telefono zenbakira deituta, i-loiola@urolaturismo.eus e-posta helbidera idatzita edo Loiolako turismo bulegora joanda.