Hasi dituzte Garmendi auzuneko 9. eta 13. etxe atarien ingurua egokitzeko lanak

Julene Frantzesena 2021ko abu. 9a, 10:36
Garmendi auzunean ari dira obrak egiten.

Garmendi auzuneko 9. eta 13. etxe atarien ingurua egokitzeko eta bidegorrirako sarbidea irisgarriago egiteko lanak gauzatzen ari da Azpeitiko Udala. Etxe atari horien inguruko urbanizazioa eta errepidea hobetuko dituzte, auzune horretako herritarren bizi kalitatea "hobetzeko" xedez. Lan horiek Asfaltos y Construcciones Morga SL enpresa ari da gauzatzen, eta obrek 248.101,51 euroko aurrekontua dute. Horiek hiru hilabeteko epean amaituta izatea aurreikusten du udalak.