Azpeititik igaro da Donostiako Klasikoa

Andoni Elduaien 2021ko uzt. 31a, 14:10

13:30 aldera sartu da herrira gizonezkoen lasterketa Azkoititik, eta Urrakirako bidea hartu du. Eguraldiak gehiegi lagundu ez badu ere, herritar ugari elkartu da errepide bazterretan txirrindulariei animoak emateko.

Donostiako Klasikoa gizonezkoen txirrindularien lasterketak Azpeitia zeharkatu du gaur, larunbata. Iazko etenaren ondoren, urteko sasoi honetan horren ohikoa zen probak ez du hutsik egin aurten ere.

13:30 aldean iritsi da tropela Azpeitira Azkoititk, eta GI-2634 errepidetik egin du bidea osorik. Errepide bazterretan herritar ugari elkartu da proban parte hartzen ari ziren lasterkariei animoak emateko. Lasterketa Azpeititik pasatu denean txirrindulari guztiak elkarrekin igaro dira; ez da izan ihes egindako txirrindularirik inor baino lehenago.

Azpeitia, ordea, ez da izan eskualdetik igaro den herri bakarra; izan ere, Orio, Zarautz, Getaria, Zumaia eta Azkoitia ere igaro dituzte txirrindulariek gaurko egunean.