Gaurtik abuztuaren 16ra itxita egongo da Udal Liburutegia

Ihintza Elustondo 2021ko uzt. 30a, 12:03

Udako oporrak tarteko itxiko dute eraikina. Abuztuaren bigarren hamabostaldian  ordutegi murriztua izango du guneak.

Udako oporrak tarteko, gaur itxiko dute Udal Liburutegia. Bi astez izango da itxita eraikina, eta abuztuaren 16an, astelehena, zabalduko dute berriro. Abuztuko bigarren hamabostaldian honako ordutegia izango du guneak: astelehenetik ostiralera 08:30etik 14:00etara egongo da irekita liburutegia, eta larunbatetan itxita egongo da.