Ostiral arratsaldetako azokarik ez dute egingo bihar

Mailo Oiarzabal 2021ko uzt. 29a, 08:41

Hala ere, ostiraletako azokan parte hartzen duten ekoizle batzuek salmahaiak jarriko dituzte goiz partean Azoka Plazan. Abuztuan, astearte eta ostiraletako bertako ekoizleen azokak ohiko egutegiarekin eta ordutegiarekin egingo dituzte.

Bihar San Inazio bezpera da, eta uztaileko azken ostiral horretan ez da arratsaldeetako ohiko azokarik izango Azoka Plazan. Hala ere, Azoka Plazaren sareetan aurreratu dutenez, bihar goizean salmahaiak jarriko dituzte ostiral arratsaldeetako azokan izan ohi diren ekoizleetako batzuek.

Abuztuan berriz, urte osoan bezala, ohiko egutegia betez eta ohiko ordutegiaren barruan egingo dituzte bai astearteetako eta bai ostiraletako bertako ekoizleen azokak.