Gauetan autobus zerbitzu gutxiago izango da gaurtik

Nerea Uranga 2021ko uzt. 24a, 10:32

Gaueko autobus zerbitzuak murriztu egingo dituzte, gaurtik, uztailaren 24tik; koronabirusaren hedapenari aurre egiteko, Eusko Jaurlaritzak azkena hartutako neurriak betetzeko murriztuko dute zerbitzua.

Eusko Jaurlaritzako Iñigo Urkullu lehendakariak uztailaren 23an emandako 35/2021 dekretua betez, gaueko autobus zerbitzuak murriztu egingo dituzte gaurtik, uztailaren 24tik. La Guipuzcoana autobus enpresak azaldu duenez, "gehienez goizeko 02:00ak arteko zerbitzuak" izango dira martxan.

Gaueko autobus zerbitzuen murrizketak honako zerbitzuei eragingo die: UK 06 (Zumarragako Ospitala eta Zumaia artekoa), UK 46G (ostiral eta larunbat gauetako Zumaia-Azkoitia eta Azkoitia -Zumaia artekoa) eta UK 45G (Eibar eta Zestoa artekoa).