Danobatgroupen laguntza jaso du UKTren 'Guka' gehigarriak

Gorka Zabaleta UKTko zuzendari nagusia eta Andres Mazkiaran Danobatgroupeko lehendakaria.

Danobatgroup industria taldeak diruz lagunduko du Urolako Komunikazio Taldea (UKT). Hain zuzen ere, UKTk kaleratzen duen Guka gehigarriaren eta magazinaren babeslea izango da egoitza nagusia Elgoibarren kokatuta duen taldea, eta trukean, 2.000 euro jasoko ditu UKTk.

Hitzarmena sinatu dute bi aldeek dagoeneko; zehazki, orain egun batzuk elkartu ziren Andres Mazkiaran Danobatgroupeko lehendakaria eta Gorka Zabaleta UKTko zuzendari nagusia.

Danobatgroup eta taldea osatzen duten enpresek kooperatiba izaera dute, eta urteak daramatzate euskara eta alor sozialeko proiektuak bultzatzeko dirulaguntzak ematen. Aurtengoan UKTk ere jasoko du laguntza horietako bat.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide