'Matalaz' ikuskizuna taularatu dute Sahatsako dantzariek

Urtzi Oteiza 2021ko uzt. 10a, 21:14

Sahatsa dantza taldeak Matalaz emanaldia eskaini du arratsaldean, Soreasu antzokian. Bihar, berriz, Itsasikoen txanda izango da: Gurekin saioa emango dute zuzenean, 19:00etan, leku berean.

Dantzak hartu du Soreasu antzokia gaur arratsaldean. Izan ere, Sahatsa taldeak Matalaz emanaldia eskaini du areto horretan, 19:00etan hasita. Matalaz ikuskizunak zera kontatzen du: XVII. mendean Zuberoako nobleen aurka nekazariek egindako matxinada arrakastatsua zuzendu zuen Bernard Goienetxe Matalaz elizgizonaren antzezpena. Istorioan azaltzen denez, Frantziako tropek esku hartu zuten matxinada horretan, eta Goienetxek berrezarritako Zuberoako foruak indargabetu egin zituzten. Ondoren, tropek burua moztu zioten Matalazi herritarrak beldurtzeko eskarmentu gisa, eta bere burua ikusgai egon zen gau batez, bere jarraitzaileek kendu zuten arte.

Giro ederra sortu da gaurko emanaldian, eta ikusleek gozatu ederra hartu dute Sahatsako dantzarien ikuskizunarekin. Bihar, berriz, Itsasi dantza taldeak Gurekin ikuskizuna eskainiko du, 19:00etan hasita, Soreasun bertan.