Motxilak pertsonalizatzeko tailerra egingo dute igandean Ekoetxean

Anartz Izagirre 2021ko uzt. 6a, 09:15

Parte-hartzaileek margoez baliatuz motxilak margotzeko aukera izango dute. Bi saio izango dira, 10:00etan eta 11:30ean, eta ekintzan parte hartu nahi dutenek aurrez izena eman beharko dute.

Azpeitiko Ekoetxeak motxilak pertsonalizatzeko tailerra antolatu du iganderako, hilak 11, 8 urtetik gorako herritarrentzat. Parte-hartzaileek margoez baliatuta motxilak apaintzeko aukera izango dute ikastaroan, eta ekintzan izena eman nahi dutenek bi aukera izango dituzte horretarako: 943-81 24 48 telefonora deituta eta museo@ingurugiroetxea.org helbide elektronikora mezu bat bidalita. Tailerra doakoa izango da, eta bi saio izango dira: 10:00etan eta 11:30ean. Parte-hartzaileen kopurua mugatua izango da, eta saio bakoitzean hamabost pertsona inguruk izango dute izena emateko aukera.