Herriartekoaren finala, argazkitan

Aitziber Arzallus 2021ko eka. 26a, 21:46

Azpeitiak eta Oiartzunek gaur arratsaldean Idiazabalen jokatu dute Gipuzkoako Herriartekoaren finala, eta 2 eta 1 irabazita, Azpeitiara etorri da txapela. Seigarren urtez jarraian jokatu du Azpeitiak Gipuzkoako Herriarteko Txapelketaren finala —iaz ez zen Herriartekorik jokatu—, eta horietatik bostetan irabazi du; gaurkoarekin, denera, zortzi txapel ditu.