XXI. Pourrak 252 apustu ditu, inoiz baino gehiago

Uztarria.eus 2021ko eka. 26a, 13:43

Irabazleak 1.512 euro irabaziko ditu, bigarrenak 1.008 euro eta hirugarrenak 504 euro. Horiez gain, 4., 13., 25., 33., 50., 69., 105., 133., 180., 205., 240. eta 252. postuetan bukatzen dutenek ere saria izango dute aurten.

Hogeita batgarren aldiz antolatu du Uztarria Komunikazio Taldeak Pourra, eta inoiz baino apustu gehiago izango ditu aurtengo jokoak: 252. Gaur, ekainaren 26an, hasi da 2021eko Frantziako Tourra, eta uztailaren 18an bukatuko da –orduan amaituko da Pourra ere–.

Informazio gehiago

Banatuko diren sariak, sailkapenak eta abar jarraitzeko, gogoratu, Pourra'21en helbidea: https://uztarria.eus/pourra/2020.

Sari banaketa, zehazteko

Iaz arte, San Inazio bezperan banatu izan ditu Uztarriak Pourraren sariak; aspaldiko urteetan, festetan jartzen duen tonbolan egin izan du sari banaketa Uztarriak. Baina aurten, 2020an bezala, ez du tonbolarik jarriko Uztarriak.

Tourra amaitu eta Pourraren azken sailkapena finkatu ondoren banatuko ditu sariak Uztarriak, eta orduan jakinaraziko du noiz eta nola egingo den sari banaketa..

Sariak

2021eko Pourraren irabazleak 1.512 euro irabaziko ditu, bigarrenak 1.008 euro eta hirugarrenak 504 euro. Horiez gain, 4., 13., 25., 33., 50., 69., 105., 133., 180., 205., 240. eta 252. postuetan bukatzen dutenek ere saria izango dute aurten.

Hau da aurtengo sarien zerrenda:

  • 1.goak: 1.512 euro.
  • 2.goak: 1.008 euro.
  • 3.goak: 504 euro.
  • 4.goak: Bi lagunentzako afaria Sanagustin kulturgunean.
  • 13.goak: Bi lagunentzako afaria Bixker erretegian.
  • 25.goak: Bi lagunentzako afaria Korrale tabernan.
  • 33.goak: Bi lagunentzako afaria Jim Clark tabernan.
  • 50.goak: Bi lagunentzako afaria Etxe-Zuri tabernan.
  • 69.goak: Bi lagunentzako gosaria Zuar kafetegian.
  • 105.goak: Elustondo Banaketaken ardo sorta bat.
  • 133.goak: Bi lagunentzako gosaria Zuar kafetegian.
  • 180.goak: Erreka Bike-ren oparia.
  • 205.goak: Ziklos Beniren oparia.
  • 240.goak: Aitzaki Kirolaken oparia.
  • 252.goak: Elustondo Banaketaken ardo sorta bat.
  •