Presoen eta iheslarien eskubideen aldeko hileroko elkarretaratzea egin dute plazan

Anartz Izagirre 2021ko eka. 25a, 20:27

Azpeitiko Sarek deitu du mobilizazioa, eta hilero moduan, hainbat herritarrek parte hartu dute bertan.

Ekaineko azken ostirala izanik, hileroko presoen, iheslarien eta deportatuen eskubideen aldeko elkarretaratzea egin dute gaur plazan. Azpeitiko Sarek deitu du elkarretaratzea, eta hainbat herritarrek parte hartu dute bertan.