Zozketa

'Loreak eta zauriak' Xabier Leteri omenaldirako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu Uztarriak bazkideen artean

Uztarria.eus 2021ko eka. 23a, 10:55

Igandean 19:00etan hasiko da emanaldia Soreasu antzokian. Bazkideek ostiraleko 15:00etara arteko epea dute zozketan parte hartzeko.

Igandean, ekainak 27, Xabier Leteren omenezko Loreak eta Zauriak ikuskizuna eskainiko dute Soreasu antzokian, 19:00etan hasita. Kontzertua ikusteko bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu Uztarriak bere bazkideen artean. Sarreren zozketan parte hartu nahi duten bazkideek ostiraleko 15:00etara arte izango dute horretarako aukera. Sarrerak posta elektroniko bidez bidaliko zaizkie irabazleei.

Parte hartu nahi dutenek hemen klikatu behar dute. (Bazkide zenbakia eremuan, jarri "xxx". Irabazleak bazkide diren egiaztatuko du Uztarriak).