Urrestillako zuhaitzaren sartzea eta suaren piztea zuzenean ikusi ahal izango dira Uztarria.eus-en

Uztarria.eus 2021ko eka. 23a, 08:30
Iazko sanjuanetako artxiboko irudia.

23:00an sartuko dute lizarra Urrestillako plazan, eta ondoren piztuko dute sua. Uztarria.eus-ek zuzenean emango ditu ekitaldi horiek, 22:50 aldera hasita. Gonbidapenik ez dutenek ezingo dute plazara bertaratu.

Urrestildar talde batek eta Azpeitiko Udalak hainbat ekitaldi "sinboliko" antolatu ditu San Juan bezperarako eta hilaren 26rako. Hori dela eta, ohiturei jarraituz, gaur gauean urrestildarrek lizarra sartuko dute plazan, eta sua piztuko dute ondoren. Plazara bertaratzeko leku mugatua dagoenez, streaming bidez emango dituzte ekitaldi horiek, eta Uztarria.eus-en ikusi ahal izango dira zuzenean, 22:50 aldera hasita.