Zozketa

Itsaskiz betetako otarrea zozkatuko du Uztarriak bazkideen artean

Uztarria.eus 2021ko eka. 22a, 10:52

Bazkideek ostiraleko 12:00etara arte izango dute zozketan parte hartzeko aukera.

Gipuzkoako Herriarteko Txapelketaren finalera sailkatu da Azpeitia. Larunbatean, ekainaren 26an, jokatuko dute finala, Oiartzunen aurka, Idiazabalen, 16:30ean hasita. Giroa berotzen joateko, Uztarriak zozketa antolatu du bere bazkideentzat, eta horiek ostiraleko 12:00etara arte izango dute zozketan parte hartzeko aukera. Erantzun galderari hemen, eta partaide guztien artean sari eder bat zozkatuko du Uztarriak: Kontxi arraindegiak emandako itsaskiz betetako otarrea.