Eduki babestua: Urolanprest

Eskualdeko enplegu eta prestakuntza informazio guztia, orain Instagram kanalean

Uztarria.eus 2021ko eka. 21a, 14:56

Eskualdeko enplegu eta prestakuntza eragileen elkarlanaren bitartez Urolanprest.eus webguneak Urola Erdiko enplegua, orientazioa eta lan prestakuntzarako eragileen eskaintza eta informazio eguneratua biltzen du.

Eskaintza honi buruzko informazioa ikusgai izango da hemendik aurrera Instagram-en ere. Jarraitu gaitzazu! https://www.instagram.com/urolan_prest/

Hemen dituzu momentuan indarrean dauden lan eskaintzak.

Lan eskaintza guztiak ikusteko lotura, hemen.

                                              

Iraurgi Berritzen-en Enplegu arloaren helburua da Urola Erdiko langabeziaren murrizketa, eta pertsonen enplegua eta lan munduratzeko prestakuntzaren sustapena. Urolanprest.eus webgunean aurkituko duzu informazio guztia.

Atariko harpidedunek asteroko buletinean jasoko dute informazioa.