Ohiko batzar nagusia egin du Urolako Komunikazio Taldeak

Joan zen ostiraleko batzarreko irudia.

Urolako Komunikazio Taldeak (UKT) joan zen ostiralean egin zuen ohiko batzar nagusia Azpeitiko Azoka Plazan. Han izan ziren kooperatibako bazkideak eta langileak, eta besteak beste, 2020. urteko kontuez nahiz 2021eko ekintza planaz nahiz aurrekontuaz aritu ziren hizketan horiek.

33 langileko kooperatiba da UKT, duela bi urte hainbat hedabidek eratua, hala nola Uztarriak, Maxixatzenek, Baleikek, Karkarak, Erlo Telebistak eta Urola Kostako Hitzak.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide