35 lagun elkartu dira 'Izadi. Espetxean jaiotako atzera kontaketa' dokumentalaren emanaldian

Julen Otaegi Leonet 2021ko eka. 17a, 11:26
Hainbat lagun elkartu ziren dokumentalaren emanaldian. (Orkatz)

Orkatz kultur elkartearen 28. urteurrenaren harira eskaini zuten Izadi. Espetxean jaiotako atzera kontaketa dokumentala atzo, asteazkena, Sanagustin kulturgunean. 35 lagun bertaratu ziren emanaldira. Espetxean bizi den Izadi alabaren eta haren guraso presoen bizipenek osatzen dute dokumentala.

Izadi. Kartzelan jaiotako atzera kontaketa dokumentala eskaini zuen Orkatz kultur elkarteak atzo, Sanagustin kulturgunean. Elkartearen 28. urteurrena dela-eta antolatu zuten saioa. Guztira, 35 lagun bertaratu ziren emanaldira.

Dokumentalak Maria Lizarraga eta Iñigo Gutierrez euskal presoen eta haien alabaren, Izadiren, egoera jasotzen du. Preso horien gertukoek egin dute dokumentala. Emanaldiaren ostean, solasaldia eskaini zuten ikus-entzunezkoaren egileek.

Aste honetarako ere saio gehiago antolatu ditu Orkatz kultur elkarteak. Bihar, ostirala, Ruper Ordorikak emango du kontzertua Soreasu antzokian; zapatuan, Iheskide taldearen txanda izango da. Azken sarrerak salgai daude Kulturaz.eus webgunean.