Formazio saioa jaso dute udaleku irekietan lanean ariko diren hezitzaileek

Ihintza Elustondo 2021ko eka. 14a, 14:58

Gazteria Saileko kideek gidatu zuten ikastaroa atzo Azoka Plaza gaineko aretoan, eta hainbat hezitzaile elkartu zen bertan.

Udaleku irekietan lanean ariko diren hezitzaileei formazio saioa eman zieten Gazteria Saileko kideek atzo, igandea, Azoka Plaza gaineko aretoan. Haur Hezkuntzako bigarren mailatik Lehen Hezkuntzako seigarren mailara arteko umeek ekainaren 21etik uztailaren 16ra egingo dituzte udalekuak; DBHko eta Batxilergoko ikasleek, berriz, ekainaren 21etik uztailaren 12ra. Batzuek zein besteek askotariko ekintzak egingo dituzte aisialdiaz gozatzeko.