Ekain Ajerristak Uzarragako Igoera irabazi du

Julene Frantzesena 2021ko eka. 13a, 15:12
Ekain Ajerrista gaur sariarekin. (Goiena.eus)

Atracciones Sanz taldeko azpeitiarrak irabazi du jubenil mailako proba. 59 kilometroko proba egin dute txirrindulariek, Antzuolatik hasita. Irabazleak "balio handia" eman dio garaipenari, ibilbideko lehena duelako.

Jubenil mailako txirrindulariek Uzarragako Igoera izan dute gaur, igandea, Antzuolan, eta Atracciones Sanz taldeko Ekain Ajerrista azpeitiarrak irabazi du proba. Txirrindulariek Bergaratik, Legazpitik eta Oñatitik barrena gauzatu dute 59 kilometroko ibilbidea, eta Ajerrista izan da helmugara iristen aurrena; ordubete, 34 minutu eta 57 segundo behar izan ditu. Haren ostean, segundo bat geroago, helmugaratu dira Mikel Goikoetxea eta Yago Agirre. Goiena.eus-ek azaldu duenez, irabazleak "balio handia" eman dio garaipenari, ibilbideko lehena duelako. Honako lotura honetan ikus daitezke probako argazkiak.

Hona hemen, probaren bideoa, Goienak egindakoa: