Ezker eskuko hatz erakuslean ebakuntza egingo diote Egiguren V.ari

Julene Frantzesena 2021ko eka. 11a, 13:19
Julen Egiguren. (Aspe)

Ezker eskuko hatz erakuslean du haustura azpeitiarrak, eta astelehenean egingo diote ebakuntza. Atzoko entrenamenduan hartu zuen min pilotariak.

Julen Egiguren Egiguren V.a pilotari azpeitiarrak ezker eskuko hatz erakuslean min hartu zuen, eta astelehenean ebakuntza egingo diote. Izan ere, Aspe enpresak jakinarazi duenez, pilotariak haustura du behatz horretan. Atzo, osteguna, entrenatzen ari zela hartu zuen min Egigurenek; zehazki, pilota bat jotzerakoan.