Musika eskolako ikasleek etzi egingo dute ikasturte bukaerako lehen jaialdia

Aitziber Arzallus 2021ko eka. 8a, 17:42
2018-2019 ikasturtea bukatzeko egin zuten jaialdiko irudi bat.

Aurten, bi zatitan egingo dute jaialdia. Etzi banda gazteko eta abesbatzako kideak igoko dira taula gainera, eta datorren astean talde instrumentalen txanda izango da. Bi emanaldiak Soreasu antzokian izango dira, 19:30ean hasita. Joan nahi dutenek, beharrezkoa izango dute gonbidapenak eskuratzea.

Ezohiko ikasturteari, ezohiko bukaera emango diote Juan Antxieta musika eskolako kideek. Izan ere, jende pilaketak saihesteko helburuarekin, bi zatitan egingo dute ikasturte bukaerako jaialdia. Etzi, osteguna, Musikaren begirada deituriko emanaldian, banda gazteko eta abesbatzako kideak igoko dira Soreasuko taula gainera; datorren asteko ostegunean, berriz, talde instrumentalen txanda izango da.

Bi emanaldiak Soreasu antzokian izango dira, 19:30ean hasita, eta doakoak izango diren arren, beharrezkoa izango da aurrez gonbidapenak eskuratzea. Horiek Kulturazen webgunean daude eskuragai. Etziko emanaldian, musika eskolako ikasleek saldu dituzten rifen zozketa egingo dute zuzenean.