Irekita dago Lanzituz programan izena emateko epea

Buruan ideia eta proiektu berri bat duten herritarrei zuzendurik dago formakuntza, eta ekainaren 14an hasiko da. Besteak beste, ekintzaileek negozio berri bat irekitzerakoan eman beharreko pausoez arituko dira saioetan.

Martxan da Lanzituz programaren 14. edizioa, eta formakuntzan interesa dutenek irekita dute izena emateko aukera. Buruan ideia edo proiekturen bat duten herritarrei zuzendurik dago programa, eta negozio bat irekitzerakoan ekintzaileek eman beharreko pausoak azalduko dituzte bertan. Era berean, enpresa kudeatzeko nozioak bereganatuko dituzte parte-hartzaileek saioan.

Ekainaren 14an, astelehena, hasiko dira ikastaroak, eta guztira, zazpi saio izango dira. Programan parte hartu nahi dutenek Iraurgi Berritzenekin jarri beharko dute harremanetan. Horretarako, bi modu izango dituzte: 688 60 12 99 telefonora deituta edo ieizagirre@iraurgiberritzen.eus helbide elektronikora mezu bat bidalita.

Lanzituz programaren xedea langabetuen lan munduratzea hobetzea da; lan sozietateen eredua du oinarrian, eta ekintzailetasuna sustatzen du. Ekimena Europako Gizarte Funtsak finantzatu du, eta Euskadiko Lan Sozietateen Elkarteak (ASLE), Iraurgi Berritzen garapen agentziak eta Gipuzkoako Bazkundeak parte hartzen dute bertan.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide