Ekaineko udalbatzarra izango da gaur

Julene Frantzesena 2021ko eka. 1a, 08:24
Udaletxearen kanpoaldea.

Besteak beste, 2022rako herriko jaieguna izendatuko dute, eta kreditu aldaketa bat ere izango da.

Gaur, asteartea, ekaineko ohiko udalbatzarra izango da 19:00etan hasita, udaletxeko areto nagusian. Aurretik, 18:00etan, Gobernu Batzordea egingo dute.

Honako hau da gaurko bilkurarako gai zerrenda:

1.- 2021eko maiatzaren 4an egindako bilkuraren akta onartzea.

2.- 2021eko dirulaguntzen deialdia arautzen duten oinarri orokorrak honako laguntza lerroetan: gizarte-zerbitzuen eremua; kirol eremua; eta kultura eremua.

3.- 2022. ekitaldirako jaiegunen egutegian tokiko jaieguna.

4.- Azpeitiko Kirol Patronatuaren 2021. aurrekontuan 1. zenbakia duen kreditu aldaketaren berri ematea.

5.- Galdera eta erreguak.