Odol ateraldia egingo dute bihar

Ihintza Elustondo 2021ko mai. 11a, 09:00

Parrokiaren Soreasuko lokalean egingo dute odol ateraldia, eta bihar bertan eman beharko da izena, 08:30etik 13:30era.

Azpeitiko Odol Emaileen Elkarteak odol ateraldia egingo du bihar, asteazkena. Ohi bezala, Parrokiaren Soreasuko lokalean izango da saioa, 17:00etatik 21:00etara bitartean. Lokal horretarako sarrera Perez Arregi plazatik Soreasu antzokira arteko pasabidean dago. Osasun egoera tarteko, odola eman nahi duten herritarrek izena eman beharko dute aurrez. Hitzordua hartzeko, bihar bertan –asteazkena– 943-00 78 84 telefono zenbakira deitu beharko da, 08:30etik 13:30era.

Hil honetan bi odol ateraldi egingo dituzte: hurrengoa maiatzaren 26an izango da, leku berean, eta ordua hartzeko baldintzak ere berberak izango dira.