'Izadi' haurrentzako dantza ikuskizuna eskainiko dute hilaren 23an Soreasun

Anartz Izagirre 2021ko mai. 13a, 08:45
'Izadi' ikuskizuneko irudi bat. (El lagarto baila)

0-4 urte bitarteko haurrei zuzendurik dago Izadi ikuskizuna, eta El lagarto baila konpainiak eskainiko du, 16:30etik aurrera. Dagoeneko salgai daude ikuskizunerako sarrerak,  Kulturazen webgunean.

El lagarto baila konpainiak 0-4 urte bitarteko haurrentzako Izadi ikuskizuna eskainiko du maiatzaren 23an, 16:30etik aurrera, Soreasu antzokian. Haiku olerki japoniarretan oinarrituta dago ikuskizuna, eta besteak beste, soinua zein dantza uztartzen dituzte agertokian. Dagoeneko salgai daude emanaldirako sarrerak Kulturazen webgunean, sei euroren truke.

Honela dio ikuskizunaren sinopsiak: "Gorputzaren hizkuntza primitiboaren bidez, umetxoen komunikazio naturalarekin konektatzen duen kantu bisual bat da Izadi, mugimenduz, kolorez, soinuz eta testuraz beteriko irudimenak eskaintzen dizkiguna. Arimaren etengabeko gozamen gisa hautematen diren poema laburren bilduma da".

Hona hemen Izadi ikuskizunaren aurrerapen bideoa: