Balkoietan baratzeak jartzen ikasi dute hainbat herritarrek Ekoetxean

Ihintza Elustondo 2021ko mai. 9a, 16:16

Balkoietan baratzeak jartzen ikasteko tailerra izan da gaur goizean Ekoetxean, eta hainbat herritar bertaratu da.

Balkoietan baratzeak jartzen ikasteko tailerra egin dute gaur goizean Ekoetxean. Helduei zuzendutako ikastaroa izan da, eta hainbat herritar bertaratu da. Tailerrari ekiterako euria hasi da, eta horrenbestez, atarian egin behar izan dute ikastaroa. Bertaratu direnek gustura entzun dituzte adituen azalpenak.