LGBTfobiaz hitz egingo dute Neska* Gazteen Txokoko ostiraleko saioan

Aitziber Arzallus 2021ko api. 28a, 11:34
Neska* Gazteen Txokoan egindako formakuntza saio bat.

Parte hartu nahi dutenek aurrez eman beharko dute izena, eta gaur dute horretarako azken eguna. Izena ematea Emakumeen Txokoan bertan egin daiteke edo 688 751 000 zenbakira Whatsapp mezu bat idatzita. 

Maiatzaren 17an LGTBfobiaren kontrako Nazioarteko Eguna izango da, eta gai horretaz hitz egiteko baliatuko dute Neska* Gazteen Txokoko bigarren saioa. Ostiralean izango da saio hori, 17:00etatik 18:30era, Emakumeen Txokoan. Parte hartu nahi dutenek aurrez eman beharko dute izena, eta gaur dute horretarako azken eguna. Izena ematea Emakumeen Txokoan bertan egin daiteke edo 688 751 000 zenbakira Whatsapp mezu bat idatzita.