Asteazkenean egingo dute hil honetako odol ateraldia

Aitziber Arzallus 2021ko api. 26a, 11:36

Parrokiaren Soreasuko lokalean egingo dute apirileko odol ateraldia, eta odola ateratzeko izena eman beharko da aurrez.

Azpeitiko Odol Emaileen Elkarteak etzi, asteazkena, odol ateraldia egingo du, Parrokiaren Soreasuko lokalean 17:00etatik 21:00etara bitartean. Lokal horretarako sarrera, Perez Arregi plazatik Soreasu antzokira arteko pasabidean dago.

Osasun egoera tarteko, odola eman nahi duten herritarrek izena eman beharko dute aurrez. Hitzordua hartzeko bihar asteazkenean bertan 08:30etik 13:30era bitartean deitu beharko dute 943-00 78 84 telefono zenbakira.